XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JON - Horreri buruz zerbait esan nahi nizuke. Lehengo egunean nire adiskide batek Estatu Batuetako kanposaindu batean dagoen epitafio bat kondatu zidan. Hara, oso aberats izatera heldu zen gizon baten hilobian hau ipin erazi zuen:
BALENDIN - Baina horretarako ere, jende jakituna aukeratzeko, balio egin behar da. Agintzea, agintea zuzen eramatea, ez da diru truke erosten. Hori lanarekin lortzen da, lan handi batekin. Eta zuk, tamalez, ez duzu baldintza hori bete, eta, beraz, nire zalantzak ditut zuk horretarako balioko duzun. Hau da, jende jakitunez inguratzeko.
JON - Horretan ez nator bat zurekin. Dirua daukanari errespetatu egiten diote eta laguntzaileak ugari hurbiltzen zaizkio.
BALENDIN - Alferrik ari gara hizketan, Jon.